Martxoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriborrak behera egin du eta hipotekak 670 euro merkatuko dira

Iaz sinatutako eta apirilean berrikusi behar diren hipotekak hilean 56 eurotan jaitsiko dira.
Martxoko euriborra.
Martxoko euriborra.

12 hilabeterako euriborra % 0,54era jaitsiko da martxoan, otsailean % 0,59an itxi ostean. Azken bi hilabeteetan goranzko joera izan duen arren, orain urtebete sinatu ziren eta apirilean berrikusi behar diren hipotekak hilean 56 eurotan jaitsiko dira; 670 euro gutxiago urtean.

Era honetan, apirilean berrikusi behar diren hipotekek (aurreko hileko tasa hartzen da erreferentziatzat) 56 euroko jaitsiera izango dute hilean. Iazko martxoan euriborra % 1,499an zegoen, egungo bikoitza, hain zuen.

Hala ere, murrizketa horretaz soilik "zoru klausula" ez dutenak baliatu ahal izango dira (batez beste % 3koa izaten da portzentaje hori).

Adicae Banketxe, Kutxa eta Seguruen Elkartearen datuen arabera, Espainian lau milioi lagun inguruk dute klausula hori.

Martxoaren 20an, zoru klausulak baliogabeak izango direla ebatzi zuen Auzitegi Gorenak auzian gardentasunik egon ezean. Era horretan, Ausbanc bankuen eta finantza zerbitzuen erabiltzaileen elkarteak aurkeztutako kasazio helegite baten zati bat aintzat hartu zuen Gorenak.

Azken bi hilabeteko beheranzko joerarekin amaitu du martxoko datuak. Urtarrilean % 0,575era igo zen eta 2010. urteko urritik gora egiten zuen lehen aldia izan zen.

Otsailean berriro gora egin zuen, % 0,594ra hain zuen.

Euriborra 2008ko uztailean igo zen maila gorenera, % 5,393ra. Une horretatik aurrera, beheranzko joera hartu zuen. 2010ean geratu egin zen eta berriro ekin zion joera horri 2011 erdialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X