Hezkuntza aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Celaaren ustez, Aurrekontuek 'marra gorria' gurutzatu dute Hezkuntzan

PSE-EEko legebiltzarkidearen ustez, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza arloan aurkeztutako proiektua "atzerapauso bat" da.
Isabel Celaa, PSE-EEko legebiltzarkide. Argazkia: EFE
Isabel Celaa, PSE-EEko legebiltzarkide. Argazkia: EFE

Isabel Celaa PSE-EEko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza arloan aurkeztutako aurrekontu proiektua gogor kritikatu du.

Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza arloan "marra gorri" guztiak gainditu dituela azpimarratu du Celaak, besteak beste, "hirueletasuna babesten ez duelako, ezta ikerketa eta sistemaren modernitatea eta berdintasuna ere", erantsi du.

Hala, haren ustez, Jaurlaritzak aurkeztutako proiektua "atzerapauso bat" da. Urkulluren Gobernuak aurrekontu alorrean hartutako erabakiekin "zoritxarrez, Gobernu sozialistak bultzatutako hezkuntza sistemaren modernizazio prozesua geldiarazi eta apurtu" dela azpimarratu du Celaak.

Legebiltzarkide sozialistak, bestalde, ez du argitu PSE-EEk Aurrekontu Proiektuaren aurka osoko zuzenketa aurkeztuko duen ala ez. Baina Bilbon, prentsaurreko batean egindako adierazpenen arabera, litekeena da Patxi Lopezek bihar bertan esatea nola jokatuko duten.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X