Ekonomiaren bilakaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPG % 0,5 jaitsi da lehen hiruhilekoan

Espainiako ekonomiak zazpi hiruhilekotan jarraian egin du behera. De Guindosen ustez, ekonomiaren jaitsiera "ez da hain txarra" aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero.
Foto: EiTB
Foto: EiTB

Espainiako ekonomia % 0,5 jaitsi da 2013ko urtarrila eta martxoa artean, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago egin du behera, Estatuko Estatistika Institutuak aurreratu duenez.

Urte arteko bataz bestekoari erreparatuz gero, Barne Produktu Gordina % 2 erori da.

Espainiako ekonomiak zazpi hiruhilekotan jarraian egin du behera, 2011ko hiruhilekoaz geroztik berreskuratze apal baten ostean atzeraka hasi eta gero.

Estatuko Estatistika Institutuaren (INE) arabera, 2013ko lehen hiruhilekoan, ekonomiak, batik bat, espainiako barne eskaria dela eta egin du behera. Datorren maiatzaren 30ean argitaratuko du behin betiko datua.

Bestalde, familien kontsumoa epe laburrean errekuperatzeko marjina handirik ez dagoela iragarri dute, familiek aurrezteko gaitasun txikia dutelako, oso zorpetuta daudelako eta lan merkatuan ziurgabetasun handia dagoelako.

 

Luis de Guindosen iritzia

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroaren arabera, BPGren % 0,5eko jaitsiera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta "ez da hain txarra", 2012ko azken lauhilekoan % 0,8 egin zuen behera ekonomiak.

Halaber, Espainiako ekonomiaren adierazle guztiek "suspertze bat islatzen" dutela adierazi du.

De Guindosek Onda Ceron egin ditu adierazpen horiek, datua "txarra" dela aitortu du, baina 2012ko azken hiruhilekokoa baino hobea dela azpimarratu du eta ordainketen balantzaren superabita BPGren % 2 eta % 3 artean kokatu den itxaropena agertu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X