Mendeko ekarpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor eta Eroski ez ziren argiak izan, Jaurlaritzaren arabera

Kontsumobidek mendeko finantza ekarpenen polemikaren harira egindako ikerketak dio Fagorrek eta Eroskik ez zutela modu argian adierazi aipatu produktuen gaineko zorra betirako zela.
18:00 - 20:00
Belen Greavesek ez du Eroski eta Fagorri buruzko adierazpenak zuzendu

Kontsumobide Eusko Jaurlaritzaren Kontsumorako Institutuak ondorioztatu duenez, Fagorrek eta Eroskik euren publizitate orrietan ez zuten modu argian adierazi mendeko ekarpenak betikotasun izaera zuten finantza produktuak zirela.

Belen Greaves Kontsumobideko zuzendariak ez ditu duela egun batzuk egindako adierazpenak zuzendu (Fagorrek eta Eroskik behar bezala jokatu zutela esan zuen), baina onartu du akatsa izan zela afera honen inguruko adierazpen publikoak egitea.

Gaur agerraldia egin du Legebiltzarrean, PSEk eskatuta, aipatu adierazpenen inguruko azalpenak emateko. Datozen egunetan, EH Bilduk eta PSEk Greavesen gaitzespena eskatuko dute Legebiltzarreko ohiko bilkuran; UPyDk, berriz, haren dimisioa galdegingo du.

Greavesen adierazpenen inguruko polemika

"Ez zen elkarrizketa egiteko une egokia, ezta tokia ere. Inoiz ez nuen afera honekiko adierazpen publikorik egin behar", nabarmendu du Greavesek.

Alabaina, Kontsumobideren ikerketa amaitu arte bere adierazpenen inguruan beste ezer esango ez duela erantsi du, berak zuzentzen duen erakundeak "lan neutrala" egiten duela agerian uzteko.

Horrenbestez, ikerketaren inguruko datuak ematera mugatu da Legebiltzarrean egindako agerraldian. 414 erreklamazio jaso dituzte eta oraingoz 277 aztertu ahal izan dituzte.

Ikerketa

Oro har, Kontsumobidera jo duten kaltetutako herritarrek salatu dute mendeko ekarpenak betirako produktu finantzarioak zirela ezagutzen ez zutela. Horietako % 30ek 65 urte baino gehiago dituzte; hain zuzen ere, 65 urtetik gorakoak dira 60.000 euro baino gehiago inbertitu dituzten pertsonak.

Gainera, %81ek esan dute ez zituztela Fagorren eta Eroskiren informazio esku-orriak jaso: finantza erakundeetako langileenganako "konfiantzagatik" erosi zituztela aitortu dute. Kasu horietan, informazioa ahoz jaso zuten.

% 94,58k balio nominala itzultzea nahi dute; gainerakoek nahiago dute beste produktu bategatik trukatzea.

Banketxeek eta kutxek Kontsumobideri azaldu diotenez, bezeroen eskura jarri zituzten informazio orriak Fagorrek eta Eroskik emandakoak ziren.

Esku-orriak ez ziren argiak izan

Greavesek esan du mendeko ekarpenen inguruko informazioa biltzen zuten esku-orriak ez zirela zehatzak izan. Eroskiri dagokionez, kasu batzuetan letra txikiagoaz ematen ziren xehetasunak, eta beste batzuetan, aipatu ere ez zen egiten betirako produktuak zirela.

Fagorri dagokionez, zenbait esku-orritan aipatzen da produktuak ez direla iraungitzat emango enpresaren likidazioa burutu arte.

Greavesek esan duenez, "esku-orri horiek irakurrita zaila da informatuta dagoen kontsumitzaile batek mendeko ekarpenak betirako produktuak direla ondorioztatzea".

Afera honetan, Kontsumobidek bitartekari izan nahi duela berretsi du, "alde guztientzako irtenbide egokia bilatzeko".

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X