Dietak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barcina: 'Inputatuen izena arrastaka eraman dute'

Foru Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Parlamentuan, Bilduk eskatuta. Gogor kritikatu du agerraldia eskatu izana.
Yolanda Barcina
Yolanda Barcina. EFE

''Izaera politikoa duten erabakiak'' hartu baino lehen Nafarroako Kutxako auziaren inguruan Justiziaren erabakiari itxaron beharko zaiola esan du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak asteazken honetan, eta, inputatuen izena eta ohorea ''arrastaka'' eraman direla salatu du.

Bilduk eskatuta egin du agerraldia Barcinak Parlamentuan, eta gogor kritikatu du auziaren inguruan dagoeneko alderdiak ''kondena'' kaleratu izana, Justizia oraindik berau ikertzen ari bada ere.

Hauteskundeak aurreratzeko helburuarekin Nafarroako Kutxako auzia legegintzaldiko ''gai nagusi'' aukeratu izana egotzi dio Barcinak Bilduri, nahiz eta, Nafarroak ''unerik latzenetako bat'' bizi duen.

''Ahalik eta gehien hobeto'' estrategia ari da defendatzen Bildu, Barcinaren hitzetan, eta estrategia hori aurrera eramateko ''Gobernuko presidentea lurrera bota'' behar dute, bere plan nazionalisten aurrean oztopo den ''pieza politikoa'' akabatzeko.

Barcinak uste du Bilduri ez zaiola inoiz Nafarroako Kutxa interesatu, eta ''administrazio kontseiluan sartzear bakarrik zela piztu zuen CANek Maiorga Ramirezen interesa'', Barcinasen hitzetan.

Barcinak ''zuhurtziaz'' jokatu nahi izan du, eta ''Justiziari bere lan egiten utzi'' behar zaiola defendatu du. Ziur da azkenean egia gailenduko dela.

Bilduren ustez Barcina ''iragana'' da

Nafarroako Kutxako dieten auziko datuak plazaratzen diren neurrian Barcinaren egoerak txarrera egiten duela adierazi du Bakartxo Ruizek (Bildu), eta, egoera horren aurrean, Barcinaren erantzukizuna ''gero eta agerikoagoa da'', nahiz eta presidenteak oraindik erantzukizun hori bera gain hartu ez duen.

Ruizen hitzetan ''Barcina iragana da'', eta dimisioa aurkeztera deitu du berriz ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X