Ontziolen etorkizuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Almunia: 'Laguntzei buruzko erabakia aldatzeko denbora badago'

Alabaina, Bruselak erabakia aldatu eta laguntzak bueltatu behar ez izatea onartzeko, Espainiako Gobernuak "argudio berriak" aurkeztu beharko dituela ohartarazi du.
Joaquin Almunia. EFE
Joaquin Almunia. EFE

Joaquin Almunia Lehiakortasunerako Europako komisarioak esan du oraindik denbora egon badagoela Bruselak bere erabakia aldatzeko eta, ondorioz, ontzigintza sektoreak azken urteotan jasotako laguntzak itzuli behar ez izateko.

Nolanahi ere, iritziz aldarazteko Espainiako Gobernuak "argumentu berriak" aurkeztu beharko dituela nabarmendu du.

"Hilaren 3an gaude eta erabakia uztailaren 17an hartuko da; beraz, denbora badago, baina argudio berriak aurkeztuta, betiere", azaldu du prentsaurreko batean.

Horrez gain, baieztatu egin du datorren astean bilduko dela Jose Manuel Soria Industria ministroarekin, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Galiziako eta Asturiasko presidenteekin.  Bilera "ondo prestatzeko" eskatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X