KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioak % 2,2 garestitu dira urtebetean, EAEn

Nafarroan, urte arteko inflazioa % 1,8an kokatu zen uztailean, aurreko hilean baino bi hamarren beherago. Espainiako Estatuan, berriz, hiru hamarren jaitsi zen, eta % 1,8an geratu zen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Euskadin bizitzea iazko uztailean baino garestiagoa da

Urte arteko inflazioa bi hamarren hazi zen uztailean EAEn, eta % 2,2an geratu zen, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) Kontsumorako Prezioen Indizeaz (KPI) eman dituen datuetan agertzen denez.

Ekainarekin alderatuz gero, prezioak % 0,3 merkatu ziren uztailean, eta urte arteko inflazioak % 0,4 egin du behera 2013an.

Nafarroan, urte arteko inflazioa % 1,8an kokatu zen uztailean, aurreko hilean baino bi hamarren beherago.

Espainiako Estatu osoa kontuan izanez gero, urte arteko inflazioa hiru hamarren jaitsi zen ekainaren aldean, eta % 1,8an geratu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X