Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzak deitutako EPEaren lehen fasea "balantze oso positiboarekin" amaitu da igande honetan, Barakaldoko BECen egindako hiru azterketa-jardunalditan 101.000 hautagai baino gehiago bildu ostean.
Ildo horretatik, orain arte zuzendutako probetan gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da, Osakidetzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Epaimahaiak ia berehala ari dira azterketak zuzentzen, amaitu ondoren. Horrek aukera ematen du kalifikazioak egun berean edo hurrengo egunean pixkanaka argitaratzeko, kategoria bakoitzeko izangaien bolumenaren arabera.
Zenbait kategoriatan gainditu dutenen ehunekoak oso esanguratsuak dira: fisioterapeuta (% 99), zeladore (% 90,14), erizaintzako laguntzaile (% 88,2) edo administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikari (% 86).
Deialdia, Osakidetzak inoiz egindako jendetsuena arlo honetan, normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin da, antolakuntza eta logistika egitura zabalari esker.
sakidetzako 900 profesional inguruk parte hartu dute hiru egunetan laguntza logistikoko, sarbideen kontroleko, hautagaien banaketako eta laguntzako zereginetan, eta uneoro bermatu dute arintasuna eta funtzionamendu egokia. Gainera, garraio-, segurtasun- eta osasun-zerbitzuak indartu dituzte.
Era berean, Osakidetzak 700 egokitzapen inguru egin ditu premia bereziak dituzten pertsonentzat, eta neurriak hartu ditu tenperatura altuen aurrean, hala nola 16 ur-iturri jartzea BECeko pabilioietara sartzeko korridoreetan, hidratazioa errazteko eta parte-hartzaileen ongizatea hobetzeko.
2023-24-25 EPEak guztira 5.425 plaza eskaintzen ditu 107 lanbide-kategoriatan, eta euskal osasun-sisteman enplegu publiko egonkorra eta kalitatezkoa indartzeko estrategiaren parte da.