Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Ministroen Kontseiluak baimena eman dio Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioari, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietatearen (SETT, gaztelaniazko sigletan) bitartez, adimen artifiziala eta konputazio kuantikoko softwarea garatzen dituen Multiverse Computing Donostiako enpresan parte hartzeko, 107 milioi euroko inbertsio publikoarekin.
2019an Donostian sortua, Multiverse Computingek AA soluzioak garatzen ditu, "energetikoki eraginkorrak eta konputazio kuantikoan oinarritutako teknologien bidez, AAren produktibitatea eta iraunkortasuna hobetzen dutenak funtsezko sektoreetan, hala nola finantzetan, energian, logistikan, espazioan, osasunean eta defentsan", Gobernuak azaldu duenez.
2025eko ekainean, SETTek konpainia babestu zuen 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, txatbot ezagunenek erabiltzen dituzten hizkuntza-eredu handiak konprimatzen dituzten soluzio teknologiko berritzaileak bultzatzeko helburuarekin.