Nafarroako Volkswagen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Volkswagenek 4.000 auto gehiago ekoiztuko ditu

Ekoizpenari aurre egin ahal izateko bi hilabeterako 180 behargin gehiago hartuko dituzte Landabengo egoitzan.
Volkswagenek Landabenen duen egoitza
Volkswagenek Landabenen duen egoitza

Nafarroako Vokswagenek ekoizpena handituko duela iragarri du eta 4.000 auto gehiago egingo dituela. Hori dela eta, bi hilabeterako 180 behargin gehiago hartuko ditu Landabengo egoitzak.

Alemaniako multinazionalak Nafarroan ekoizten den Polo autoaren ekoizpena handituko duela iragarri du. 4.000 auto gehiago ekoiztuko dituzte eta orotara 288.000 auto aterako dira aurten Landabenetik, iaz baino gehiago.

180 behargin berriak azaroaren lehen astean hasiko dira lanean eta gainerako langileen baldintza berdinak izango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X