Fagor Etxetresnak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaurkoa 'egun tristea da', Mondragon Taldearen arabera

Kooperatiba taldeak enpleguaren gaiari konponbidea emateko esperantza du.
Mondragon Taldearen egoitza nagusia. Argazkia: Mondragon Taldea
Mondragon Taldearen egoitza nagusia. Argazkia: Mondragon Taldea

Fagor Etxetresnak kooperatibak hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du asteazken honetan, eta gaurkoa egun tristea dela nabarmendu du Mondragon Taldeak (MCC) "kooperatiba aitzindaria" hartzekodunen lehiaketan sartu delako. Dena den, enpleguaren gaiari konponbidea emateko esperantza agertu du, eta erabateko lehentasuna horri emango diotela gaineratu du.

Mondragon Taldeak adierazi duenez, Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan sartzea aurreikusita zegoen, eta sor litekeen enpleguarekin konpromisoa agertu du.

Kooperatiba guztien elkartasun mekanismoak erabiliko dituzte, Fagor Etxetresnak kooperatibaren auziak enpleguan izan dezakeen eragina ahalik eta gehien murrizteko.

Fagor Etxetresnak kooperatibako produkzio lerroren bat "salbatzeko modukoa" izanez gero eta Mondragon Taldeak ahal duen neurrian, Fagorrekin kolaboratzeko asmoa agertu du. "Fagor Etxetresnakekin kolaboratzeko borondatea daukagu administratzaileek produkzio lerroren bat salbatzeko aukerarik ikusten badute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X