Mondragoni eta erakundeei 'babesa' eskatu diete Edesako langileek
Fagor Etxetresnaken filiala den Edesaren Confort negozio lerrorako prestatzen ari diren bideragarritasun plana sustatzeko galdegin diote gaur kooperatibako langileek Mondragon Korporazioari eta proiektuak aurrera egin dezan, euskal erakundeei bide horretan "laguntzeko eta babesteko" eskatu diete.
Langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Albia Lorategietan (Justizia Jauregiaren parean) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Ondoren egindako prentsaurreko batean, oharra irakurri dute Ernesto Perez eta Teresa Perez langileen bozeramaileek. Confort negozio lerrorako langile talde bat prestatzen ari den bideragarritasun plana txalotu dute agerraldian.
Izan ere, euren ustean, orain arte aurkeztutako erosketa proiektuek "lanpostuen galera ekarriko lukete epe labur zein ertainean". Bideragarritasun planak, ordea, "lanpostuak, zuzenekoak zein zeharkakoak, mantentzea" suposatuko luke, euren hitzetan.
Hori horrela, "plan hori sustatzeko eta bere balio kooperatiboekin- elkartasuna, lanpostuak eta inguruarekiko konpromisoa- bat egiteko" eskatu diote Mondragon Korporazioari. Korporazioak berak "idatziz hartutako konpromisoa, hau da, salbatu daitekeena salbatzea" hartu zuela gogorarazi eta, ildo horretan, "borondate faltagatik, ehunka lagun kalean uztea onartezina" dela azpimarratu dute.
Korporazioaren bultzada ez ezik, erakundeen "babesa eta laguntza ezinbestekoa" dela azpimarratu dute: "Lurraldearen industria alorraren aldeko euren apustua erakuts dezatela, gizarte aberastasuna sortzen duen eredu produktibo bat lehenetsita eta banketxeen espekulazioaz haratago joanda. Enpresa osagarriei, enpresa txikiei, autonomoei eta kaltetutako familiei lagunduko diete modu horretan".
Bideragarritasun planaren xehetasuna ezagutzen ez dituztela azpimarratu dute Edesako langileen bozeramaileek, ostiralean "denbora eskatu" baitzieten planaren egileek.
Hori gorabehera, plan egiten ibiltzea "albiste ona" dela esan du Ernesto Perezek, "aurrekonkurtsoan geundenetik genion Confort negozio lerroa bideragarria zela", erantsi du.
Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako 3 milioi euroko bermeari dagokionez, eskaintza bere horretan dagoela uste dute, "kontrakorik" esan ez dutelako. Dena den, plana prestatzen ari direnek aldundiarekin harremanetan ote dauden ez dakite: "Hala izatea espero dugu, eta ez bada, hemendik aurrera izatea", nabarmendu dute.
Itxialdia, bere horretan
Birkolokatzeen berri zehatzik ez badute ere, gutxi gorabeherako datua eman du langileen bozeramaileak: "400 langile birkolokatu dituzte, azken astean, hiru".
Mobilizazioei eutsiko dietela jakinarazi dute eta Basaurin egiten ari diren itxialdia ere, bere horretan mantenduko dutela jakinarazi dute: "Han egongo gara botatzen gaituzten arte edo lanera itzultzen garen arte", agertu du Teresa Perezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.