Soldatak jaisteko gomendatu dio NDFk Espainiari, enplegua sor dadin
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) adierazi duenez, “2010 urtetik Espainian izan den soldaten jaitsiera ez da nahikoa izan aurreko urteetan izandako gehiegizko igoerak konpentsatzeko”. Horrek guztiak langabeziaren hazkundea eragin duela zehaztu du txosten batean NDFk.
Europako hazkundea eta enplegua berriro jardunean jartzearen inguruan NDFk txostena argitaratu du eta bertan jaso ditu gomendioak.
Dokumentuaren arabera, lan konpentsazio nominala 6 puntu eta 4 puntu igo ziren hurrenez hurren 2008 eta 2009an, Europar Batasuneko gainerako herrialdeetan soldatak astiroago igo ziren bitartean. “Agente sozialekin lotutako akordioei esker, 2010 urtetik soldatak jaitsi egin dira, baina ez da nahikoa izan 2008-2009 urteetan metatutako aldeari aurre egiteko”, dio NDFk.
NDFren txotenak “kontingentzia planak” prestatzearen aldeko apustua ere egin du. Hala nola, negoziazio kolektiborako aukerazko sistema batean aurrera egitea.
Diru Funtsaren aburuz, Espainiako langabezia tasa altua ez da higiezinen burbuilaren ondorio soilik. “Soldaten zorroztasunaren, lan baldintzen malgutasun eskasaren eta lan merkatuaren dualismoaren ondorio da”, zehaztu du.
NDFk dioenez, Espainiako lan erreformaren arrakasta auzitegiek “interpretazio zorrotzak” ez egitearekin lotuta dago. Era berean, Espainiako Gobernuari aldi baterako kontratuen eta lan-kontratu finkoen harmonizazioaren arloan hobekuntzak egiteko eta lan-hitzarmenen luzapen automatikoarekin amaitzeko eskatu dio.
PSOEren eta UGTren kritikak
Nazioarteko Diru Funtsak egindako gomendioek kritikak ere jaso dituzte. Trinidad Jimenezek, PSOEren Gizarte Politika idazkariak, Espainia bisitatzeko gonbitea luzatu die NDFko arduradunei “Espainiako langileek dituzten soldatak jada Europako baxuenak direla bertatik bertara ikus dezaten”.
UGTk, bestalde, NDFk egindako proposamena “Espainiak behar duenaren guztiz aurkakoa” dela uste du. “Erosketa ahalmena handituko duten soldata eta prestazioak behar dira”, zehaztu du sindikatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.