Fagor Etxetresnak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

MCCk Edesaren jarduera babesteko manifestazioa egin dute Basaurin

Basauriko Edesa lantegiko langileek otsailaren 10a zehaztu dute sortu duten bideragarritasun plana lantzen jarraitzeko muga gisa.
Edesaren Basauriko lantegiko langileek manifestazioa egin dute. Argazkia: EFE
Edesaren Basauriko lantegiko langileek manifestazioa egin dute. Argazkia: EFE

Mondragon Korporazioari (MCC) Edesaren lantegiko jarduera mantentzea eskatzeko manifestazioa egin dute, Basaurin. Ehunaka pertsona bildu dira ekitaldian eta "azkartasunarekin" jokatzeko eskatu diote MCCri.

Basaurin itxitako lantegitik atera da martxa. Lantegian txandaka itxialdian jarraitzen dute langileek, azaroan ateak itxi zituenetik.

"SOS Confort" lelopean, Basauriko kaleetan zehar egin dute manifestazioa, Edesako langileek sortutako planari esker, Fagor Etxetresnaken Confort sekzioa aurrera ateratzeko aukera egongo litzatekeela aldarrikatzeko. Euren kalkuluen arabera, 20 milioi euroko finantziazioa beharko luke hasteko.

Ibilaldia hasi aurretik, langileen ordezkariek, Teresa Perezek eta Fernando Oterok, euskal erakundeek eta "Eusko Legebiltzarreko gehiengoak" lantegiaren jarduera babestu duela gogorarazi dute eta, hortaz, MCCri "lanean hasteko baimena" emateko eskatu diote.

Basauriko Edesa lantegiko langileek otsailaren 10a zehaztu dute sortu duten bideragarritasun plana lantzen jarraitzeko muga gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X