Ekonomia Foroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk troika 'desagertzea' eskatu du

"Nazioarteko Topaguneak" izeneko ekimena antolatu du EH Bilduk igande honetan, Bilbon, astelehenean Bizkaiko hiriburuan izango den Espainia 2014 Foro Globala dela eta.
Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaia. Argazkia: EFE
Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaia. Argazkia: EFE

Josu Juaristi EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaiak Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) osatzen duten troika desagertzea eskatu du. Izan ere, "aginte demokratikorik gabe", herrialdeak "txirotzen dituen" austeritate politikak inposatzen ditu.

"Nazioarteko Topaguneak" izeneko ekimena antolatu du EH Bilduk igande honetan, Bilbon, astelehenean Bizkaiko hiriburuan izango den Espainia 2014 Foro Globala dela eta. Bertan izango da, besteak beste, Christine Lagarde NDFren presidentea.

EH Bilduren ekitaldian izan dira Hasier Arraiz eta Joseba Permach ezker abertzaleko agintariak eta Ipar Irlandako, Portugalgo, Bretainiako, Italiako eta Alemaniako ezkerreko alderdien hainbat ordezkari izan dira.

Juaristik astelehen honetako ekonomia foroa kritikatu du. EH Bilduko hautagaiaren ustez, "gaur egun bizi dugun eskubide sozialen eta lan eskubideen urraketaren arduradunak" direnen "finantza eta ekonomia elitea" bilduko ditu ekimenak.

Foroa, Juaristiren ustez, "erakundeek eta nazioarteko hainbat konpainiak troikak sustatutako austeritate politikak babesten dituztela erakusteko balio izango du".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X