La Navaleko langileek datorren astean jarraituko dute mobilizazioekin
La Navaleko langileek mobilizazioak egingo dituzte datorren astean lan-karga gehiago eskatzeko. Hasteko, asteartean, kontzentrazioa egingo dute Murueta ontziolak (La Navaleko akziodun nagusia) Erandion duen egoitzaren aurrean.
Langile batzordeak bilera egin du protesta berriak erabakitzeko. Lan gehiago eskatzen dute, esku artean zuten azken ontzia hilaren 12an entregatu baitzuten.
Langileek batzarra egingo dute asteartean, ontziolan bertan, eta Murueta ontziolara joango dira, Erandiora, bertan konzentrazioa egiteko.
Ostegunean, langileak ontziolaren zabalgunean bilduko dira, 09:00etatik aurrera. Enpresaren administrazio-kontseilua egingo dute orduan, eta bulegoen aurrean izango dira langileak.
Ontziolako zuzendariek esan dute Herbehereetako enpresa batekin negoziatzen ari direla kontratu bat sinatzeko.
Langile batzordeari esan ziotenez, negoziazioak oso aurreratuta daude, eta "nahiko baikor" dira, eskera berri horri ekiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako