Cevitali
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako justiziak atzeratu egin du FagorBrandten adjudikazioa

Cevitalek FagorBrandeten bi fabrikarekin eta egoitza zentralekin geratu nahi du, horren bidez 1.800 lanpostuetatik 1.200 salbatuko dira.
18:00 - 20:00
FagorBrandti buruzko erabakia atzeratu dute

Nanterreko auzitegiak, Parisetik kanpo, FagorBandten (Fagor Etxetresnaken Frantziako filiala) Cevitalen adjudikazioa datorren asteartera atzeratzea erabaki du gaur, lau fabrikei buruzko eskaintza globala zehazteko.

Enpresaren likidazioa zehaztu behar zuten Frantziako epaileek erabaki hori hartu dute, Donostiako epaitegi batek Cevitalek Fagorren patenteen erosketa onartu ostean.

Cevitalek FagorBrandeten bi fabrikarekin eta egoitza zentralekin geratu nahi du, horren bidez 1.800 lanpostuetatik 1.200 salbatuko dira.

Baina Cevitali interesatzen ez zaizkion bi fabrikagatik beste bi enpresa daude, ondorioz, Nanterreko Auzitegiak Aljeriako enpresari denbora ematea erabaki du, eurekin negoziatzeko, salmenta globalago bat izateko aukerarentzako.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X