Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sozialistek Vallsen murrizketa-asmoen aurkako plana prestatu dute

Frantziako Legebiltzarreko hainbat diputatu sozialistak Gobernuak joan den astean aurkeztutako murrizketa planari aurre egiteko dokumentua prestatu dute, “Le Monde” egunkariak jakitera eman duenez.
Manuel Valls eta Hollande EFe
Manuel Valls eta Hollande. Argazkia: EFE

Frantziako Legebiltzarreko hainbat diputatu sozialistak Gobernuak joan den astean aurkeztutako murrizketa planari aurre egiteko dokumentua prestatu dute, “Le Monde” egunkariak jakitera eman duenez.

Finantza batzordeko kideek prestatutako dokumentua aztertu ahal izan du egunkariak eta jakitera eman duenez, diputatu sozialisten arduradunari, Bruno Le Rouxi, eta aurrekontuen arduradunari, Valérie Rabaulti, aurkeztu diete lehenik plana. Manuel Valls lehen ministroarekin, berriz, asteartean bilduko dira.

Vallsek joan den asteazkenean pentsioak, soldatak eta prestazioak izoztuko zituela iragarri zuen, 2015 eta 2017 urte bitartean 50.000 milioi euro aurrezteko.

“Vallsen asmoen aurkako oposizioa handia da. Exekutiboaren eta gehiengoaren artean oreka aurkitzea da helburua”, adierazi dio Rabaultek “Le Monde”ri.

Dokumentua prestatu duten diputatu sozialisten aburuz, “erdi mailako diru-sarrerak eta diru-sarrera baxuak dituzten familiei behin baino gehiagotan eskatu zaie esfortzua egitea, eta jada ezin zaie gehiago eskatu”.

Diputatu sozialistek adierazi dutenez, “ez dugu zerikusirik ostegunean Vallsi murrizketak aldatzeko eskatu zuen taldearekin”.

Dokumentu berri honetan parte hartu dutenak bat datoz lehen ministroarekin aurreztu beharreko kopuruan, baina “ekonomiaren suspertzea eta enpleguaren sorreraren aurka ez joatea” eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 09/12/2025.-  Manifestación convocada por el sindicato madrileño de médicos Amyts, para protestar por la reforma del estatuto marco, y que está enmarcada en la huelga de cuatro días y de forma simultánea con otras concentraciones en centros sanitarios de numerosas ciudades, este martes. EFE/Javier Lizón
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko medikuek bigarren greba eguna dute gaur

Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka Espainiako Estatu osoko medikuek deitutako lau eguneko grebarekin bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Gaurko elkarretaratzeak Gurutzetako Ospitalean eta Donostia Ospitalean izango dira. Ostiralera arte, ospitaleek eta anbulatorioek gutxieneko zerbitzuetan egingo dute lan, eta larrialdiak eta halabeharrez artatu behar diren patologiak dituzten pazienteei soilik emango diete laguntza.

OSAKIDETZA-HOSPITAL OSPITALEA-IREKIA-MIKEL-ARRAZOLA.JPG
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko Medikuen Sindikatuak lau eguneko greba hasi du, Estatutu propio baten aldarrian

Negoziazioen aurrean, Estatutu propio baten alde egin dute, uste dutelako horrek soilik islatu ditzakeela lanbidearen berezko ezaugarriak. Gainera, erregulazio espezifiko baten beharra azpimarratu dute. MUD-en eta EAEko medikuen elkargoen babesa dute. Ministerioak aurreratu du ez duela Osasuneko lege aurreproiektua erretiratuako baina hitz egiten jarraitzeko prest dago. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako autoeskolek protesta egin dute Iruñean gidabaimena ateratzeko azterketetan "kolapsoa" dagoela salatzeko

Nafarroako autoeskolak ataka larrian daude, gidabaimen-azterketak egiteko prozesua kolapsatuta dagoelaki. Adierazi dutenez, 8.200 lagun daude azterketa egiteko zain. Itxaronaldiak izugarri luzatu dira, eta horrek autoeskolen jarduera ia geldiarazi egin du, erregulazio-espedienteak eta itxiera arriskuarekin. Horregatik, mobilizazioak egiten ari dira. 

Gehiago ikusi