Medikuen bigarren greba egunaren jarraipena atzokoa baino zerbait handiagoa izan da, Osakidetzaren arabera
Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren zirriborroaren aurka Espainiako Estatu osoko medikuek deitutako lau eguneko grebarekin bat egin du Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Gaurko elkarretaratzea Donostia Ospitalean izan da. Ostiralera arte, ospitaleek eta anbulatorioek gutxieneko zerbitzuetan egingo dute lan, eta larrialdietako eta halabeharrez artatu behar diren patologiak dituzten pazienteei soilik emango diete zerbitzua.
Espainiako Osasun Ministerioak onartu nahi duen Estatutu Markoaren zirriborroaren aurkako bigarren greba eguna dute gaur Euskadiko eta Estatu osoko medikuek. Lau eguneko lanuztea deitu dute, eta, ondorioz, ostiralera arte, ospitaleek eta anbulatorioek gutxieneko zerbitzuetan jardungo dute; larrialdiak eta atzeraezinak diren patologiak artatuko dituzte.
Osakidetzak arratsaldean emandako datuen arabera, goizeko txandan % 19,02koa izan da lanuztearen jarraipena, atzokoa (%17,26) baino ia bi puntu handiagoa. Arratsaldeko txandan, berriz, % 8,11koa, atzokoaren (% 7) gainetik, hori ere.
Lurraldeka, gaur goizean, Bizkaian medikuen % 20,99k egin dute bat grebarekin; Gipuzkoan, % 18,68k; eta Araban, % 13,68k. Arratsaldeko txandan, berriz, Bizkaian % 7,4koa izan da jarraipena; Gipuzkoan, % 7,67koa; eta Araban, % 16,28koa. Bezperako datuekin alderatuta, lurralde denetan egin du gora jarraipenak.
Elkarretaratzea
Euskadiko Medikuen Sindikatuak bat egin du Estatuko deialdiarekin, eta gaur Donostia Ospitalaren atarian deitu du elkarretaratzea. Han, 200 bat osasun-langile elkartu dira, estatutu propio bat aldarrikatzeko, medikuen aldarrikapenak jasoko dituena.
Ordu erdi inguru egon dira bilduta, 'Euskadi, estatutu mediko eta fakultatibo baten alde' goiburupean. 'Esplotazioak bokazioa hiltzen du' edota '24 orduko guardiei Stop' bezalako esaldiak zituzten kartelak ere erakutsi dituzte.
Protestaren amaieran, Marijose Lasa eta Gloria Diaz Debagoieneko Ospitaleko eta Donostia Ospitaleko larrialdietako medikuek, hurrenez hurren, hitz egin dute hedabideen aurrean. Gogoratu dute protestaren helburua "negoziazio mahaia" martxan jartzea dela, "estatutu propio bat" adosteko.
Ostegunean, Txagorritxun izango dira protestak, eta ostiralean, Basurtuko Osasun Zentroan.
Zure interesekoa izan daiteke
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".