Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroski Taldearen galerak % 15,7 jaitsi dira 2013an

Arduradunek iragarri dutenez, enpresak 6.698 euroko fakturazioa egin zuen, aurreko urtean baino % 4,39 gutxiago, krisiaren eta kontsumoaren ahuleziaren ondorioz.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Eroskik galerak gutxitzea lortu du 2013an

Eroski Taldeak 102 milioi euro galdu zituen 2013an, aurreko urtean baino % 15,7 gutxiago (19 milioi).

Kooperatibak ohar batean iragarri duenez, galerek behera egin dute finantza gastuak 14 milioi eurotan handitu eta produktuen prezioa merkatu ostean. Beherapen horri esker, "kontsumitzaileek 79 milioi euro aurreztu" dituzte urtebetean.

Arduradunek iragarri dutenez, Elorrioko enpresak 6.698 euroko fakturazioa lortu zuen 2013an, aurreko urtean baino % 4,39 gutxiago, krisiaren eta kontsumoaren ahuleziaren ondorioz.

Zorraren kitapena

Eroskik 41,4 milioiko irabazi operatiboarekin itxi ditu kontuak 2014ko urtarrilaren 31n, aurreko urteko 6,3 milioiak sei aldiz biderkatuta. Enpresaren iritziz, hori guztiari esker "merkataritza jarduera sendotu" du.

2013an, Eroskik bere zorraren 71 milioi euro kitatu zituen eta gaur egun zorra berregituratzeko negoziazioetan ari da, finantza erakunde ezberdinekin.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X