Endesaren eskaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkoreka: 'Garoña agortuta dago, eta itxita jarraitu behar du'

Endesak Garoñako zentral nuklearra (Burgos) berriro irekitzeko baimena eskatuko du. Enpresak % 50eko partaidetza du Iberdrolarekin batera, Nuclenor elkartearen bitartez.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jaurlaritza Garoña berriro irekitzearen kontra azaldu da

Garoñako zentral nuklearraren “bizitza erabilgarria” agortu egin dela eta “segurtasun eta zaharkitze” arrazoiak direla medio zentralak “itxita jarraitu behar duela” azpimarratu du gaur Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak.

Borja Prado Endesako presidenteak astelehen honetan iragarri duenez, Garoñako zentral nuklearra (Burgos) berriro irekitzeko baimena eskatuko dute. Enpresak % 50eko partaidetza du Iberdrolarekin batera, Nuclenor elkartearen bitartez.

Enpresa elektrikoaren akziodunen batzorde nagusiaren ostean, atzo komunikabideei egin zizkien adierazpenean, Pradok esan du "neurri egoki" guztiak hartzen ari direla.

Gaur, Erkorekak azpimarratu du bai Euskadin eta baita Araban ere, herritarrek eta erakundeek “ia aho batez” Garoña berriro ez irekitzea eskatu dutela.

Garoña ixteko "segurtasun eta zaharkitze" arrazoiak oraindik ere indarrean jarraitzen dutela uste du Jaurlaritzako bozeramaileak. “Garoña berriz irekitzearen aurka gaude, erabat”, azpimarratu du.

Endesak eginiko eskaeraren aurrean erabaki bat hartzeko irizpide “teknikoak” kontutan izateko eskatu du Jaurlaritzak, batez ere zentralaren “segurtasunari” dagozkionak. Garoñako zentrala Gasteiztik 40 kilometrora eta Bilbotik 60ra dago.

Bestalde, Mariano Rajoyren Gobernuak "enpresa elektriko handien interesak pertsonen segurtasunaren gainetik jarri dituela" salatu du ELA sindikatuak. Horren haritik, Burgosko zentrala "ingurumenarentzako eta pertsonentzako arrisku" bat dela nabarmendu du, baita "diru publikoaren hustubide" bat ere.

Txarli Prieto Arabako sozialisten idazkari nagusiak azaldu duenez, Garoña berriro irekitzeko Endesaren iragarpenak Mariano Rajoyren Gobernua "elektriken interesen menpe" dagoela erakutsi du, "era opakuan" instalazio "zaharkituen eta beharrezkoak ez direnen" jarduera erraztuz.

Halaber, Javier Maroto Gasteizko alkateak Garoña berriro irekitzeko erabakia dela eta, "aurrez aurreko oposizioa" erakutsi du, "ordezkatzen dudan alderdiaren siglekin bat ez etorri arren". "Uste pertsonal sendoa da, herritar moduan publiko egin nahi dudana, baina baita Gasteizko alkatea bezala ere", adierazi du.

EH Bilduk Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiari (PP) Garoñako jabe diren enpresak eta Estatua "presionatzeko" zer egingo duen galdetu dio, Garoñako zentral nuklearra berriro ez irekitzeko.

Pedro Azpiazu EAJko bozeramaile ekonomikoak Garoñako zentral nuklearreko jabe diren enpresak (Iberdrola eta Endesa) berriro irekitzea eskatuko dutela deitoratu du.

Garoña berriro irekitzeak dakarren hainbat milioiko gastuak ez du "zentral zaharkituaren segurtasuna bermatzen", azaldu du Ecologistas en Acción elkarteak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X