Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren prezioak % 1,4 egin du gora EAEn

Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak % 8,6ko beherakada izan du 2014ko lehen hiruhilekoan.
Etxebizitzaren prezioak gora egin du EAEn eta behera Nafarroan.
Etxebizitzaren prezioak gora egin du EAEn eta behera Nafarroan. Argazkia: EITB

Etxebizitzaren prezioak % 1,4ko gorakada izan du 2014ko lehen hiruhilekoan euskal autonomia erkidegoan, joan den urteko epealdi berearekin alderatuta. Horrenbestez, EAEn 2008tik lehen aldiz egin du gora etxebizitzaren prezioak.

Estatuko Estatistika Institutuaren Etxebizitza Prezioen Indizearen arabera, hazkunde hori etxebizitza berrien prezioak gora (% 6,3) egin izanak eragin du. Bigarren eskuko etxebizitzen prezioak, ordea, % 6,8ko jaitsiera izan du.

Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak % 8,6ko beherakada izan du urteko lehen hiruhilekoan. Joan den urteko epealdi berean, ostera, jaitsiera % 1,6koa izan zen. 2010eko bigarren hiruhilekotik izan den beherakada handiena da.

Estatuko Estatistika Institutuaren datuak aintzat hartuta, Nafarroan etxebizitza berriaren prezioak % 1,1eko beherakada izan du; bigarren eskuko etxebizitzak, aldiz, % 1,7koa.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X