Bruselaren ekimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BPGk % 4,5 igo dezake drogen eta prostituzioaren barneratzearekin

Aldaketa metodologikoekin eta informazio estatitisko berria (legez kanpoko negozioak) barneratzearekin BPGk % 2,7 eta 4,5 artean gora egin dezakeela uste du INEk.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Aldaketa metodologikoekin eta informazio estatitisko berria zein legez kanpoko negozioen datuak (droga-trafikoa, prostituzioa eta kontrabandoa) barneratzearekin BPGk % 2,7 eta 4,5 artean (27.000-45.000 milioi) gora egin dezakeela uste du INEk. Barne produktu gordina zenbatzeko irizpideen aldaketa Bruselaren ekimena da.

Legez kanpoko ekintza horien zenbatekoa kalkulatzeko Estatistika Institutu Nazionalak (INE) osasun zerbitzuetako iturriak, drogen inguruko inkestak eta kontrabando-kargen konfiskazioak erabiliko ditu. Era berean, tabako kontsumoko salmenta estatitistikak kontrabandoaren datuekin gurutzatuko ditu. Gainera, prostituzioaren sektoreko elkarteekin harremanetan jarriko da.

Albisteak zalaparta sortu du, baina INEko iturriek garrantzia kendu diote legez kanpoko negozioen eraginari. Legez kanpoko negozioek BPGren igoeran izan dezaketen eragina txikia dela uste dute. Hala ere, zenbateko zehatza irailaren 25ean jakitera emango dute; izan ere, Eurostat Europar Batasuneko estatistika bulegoak epemuga ezarri du EBko herrialde guztietan aldaketak barneratzeko.

Droga-trafikoari edo prostituzioari BPGren igoerako zer portzentaje egotzi diezaieketen ez dute momentuz INEko iturriek zehaztu, baina Erresuma Batuan dagoeneko zenbatu dute: BPGren % 4-5eko igoera batean % 0,6 inguru legez kanpoko negozioen ardura izango litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X