Arabak isuna ordaintzeko proposamenarekin 'desadostasuna' agertu du
Opor fiskalen 30 milioi euroko isuna ordaintzeko Espainiako Ogasun Ministerioak Eusko Jaurlaritzari eta foru aldundiei bidalitako proposamenaren arabera, zigorraren % 65,85a Arabak, % 21,29a Bizkaiak eta % 12,86a Gipuzkoak ordaindu beharko lukete.
Halaxe argitu du Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak prentsaurreko batean, eta proposamenarekiko "erabateko desadostasuna" agertu du; izan ere, Aldundi bakoitzak berreskuratutako dirua hartzen du erreferentziatzat, eta Arabaren kasuan oso altua izan zen.
Arabako agintariaren arabera, irizpide hori "ez zen kontuan hartu" Europako justizia prozesuan. Gainera, zigorra ezarri zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia 90. hamarkadan enpresei emandako laguntzak "ez itzultzeko jarreran" oinarritu zela esan du De Andresek, baita Espainiaren aurreko hutsegiteetan ere.
Ahaldun nagusiak iragarri du Ministerioaren erabakiari alegazioak aurkeztuko dizkiola, eta gainontzeko euskal instituzioekin zigorra nola bete erabakitzeko akordio bat lortzea proposatu du, epea amaitu eta interesen borroka hasi aurretik.
Horren harira, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak gaiaren inguruan adostasuna lortzeko bileretan, Ministerioaren erabakiak ez dezala "oztopo gisa" jokatu eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako