Ministroen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mutuen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Fatima Bañez Enplegu ministroaren hitzetan, legeak mutuen erregimen juridikoa argitzen eta sistematizatzen du. UGT eta CCOO sindikatuak proiektuaren aurka azaldu dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Alten inguruko erreformak euskal sisteman eragin murritza izango du

Gizarte Segurantzarekin lanean ari diren mutualitateak erreformatzeko lege-proiektua onartu du gaur Ministroen Kontseiluak. Era berean, aldi baterako ezintasuna kudeatzeko errege-dekretua onartu du Exekutiboak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Fatima Bañez Enplegu ministroak prentsaurrekoa eman dute gaur erreformak azaltzeko.

Enplegu ministroaren hitzetan, legeak mutuen erregimen juridikoa argitzen eta sistematizatzen du, sistemaren prestazioak hobetzen ditu langileen mesederako eta laneko arriskuak prebenitzen ditu.

Erreformarekin langile bati senda-agiria eman edo ukatu diotela mutuari eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) jakinarazteko bost eguneko epea izango du Osasun Zerbitzu Publikoetako ikuskaritza medikoak.

Osasun Zerbitzu Publikoak mutuaren alta proposamena atzera bota edo epearen barruan erantzuten ez baldin badu, mutuak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari senda-agiria eskatu ahal izango dio. INSSk erantzuteko lau eguneko epea izango du.

300 milioiko aurrezkia

Aldi baterako ezintasunaren kudeaketan izango den hobekuntzarekin prestazioetan urtero 300 milioi euro aurreztuko dituztela uste du Gobernuak. Gainera, prestazioa bertan behera uzteko aukera izango dute langilea medikuaren azterketara aurkezten ez den kasuetan.

Horrela, langileak lau eguneko epearen barruan azterketara zergatik ez den aurkeztu behar bezala justifikatzen ez baldin badu, aldi baterako ezintasuna amaituko da.

Bestalde, langileak ez dira zazpi egunik behin osasun zentrora joan beharko bajak jasotzera. Jarraipen medikoak erabakiko du tramitearen aldizkakotasuna.

Sindikatuak, aurka

UGT sindikatua legearen kontra agertu da. Interes ekonomikoen mesederako egindako egitasmoa dela argudiatu du sindikatuak; izan ere, langileen babes soziala eta osasuna arriskuan jartzen ditu.

CCOOren hitzetan, legeak mutuen izaera pribatua indartzen du, eta bitarteko publikoek prestazioak kudeatzeko duten gaitasuna zalantzan jartzeko eskumenak ematen dizkie arauak mutuei.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X