Auto berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan ekoitzitako Polo GTI berria aurkeztu du Volskwagenek

Mundu osoan esklusiban, Landabengo lantegian egiten da modelo berria. Astean modelo horretako 300 auto egingo dituzte.
Volkswagen Polo GTI. EFE
Volkswagen Polo GTI berria. Argazkia: EFE

Polo GTI berria aurkeztu du Volkswagenek Parisko Nazioarteko Automobil Aretoan. Mundu osoan esklusiban Nafarroan egiten da autoa.

Urte amaieran helduko da merkatura modelo berria. Landabengo lantegian ekoiztuko da esklusiban, eta astean 300 auto egingo dituzte.

Hamar hilabete daramatzate Volkswagenek Nafarroan duen lantegian modelo berria egiten. Enpresak jakitera eman duenez, Polo GTI berria Europara ez ezik, Japoniara, Australiara, Zeelanda Berrira eta Hegoafrikara ere esportatuko du.

Polo GTI autoaren belaunaldi berria autoaren 30 urteko historian urrats berria da.

Polo GTI berria aurkeztu du Volkswagenek Parisko Nazioarteko Automobilaren Aretoan. Mundu osoan esklusiban Nafarroan egiten da autoa.

Urte amaieran helduko da merkatura modelo berria. Landabengo lantegian ekoiztuko da esklusiban, eta astean 300 auto egingo dituzte.

Hamar hilabete daramatzate Volkswagenek Nafarroan duen lantegian modelo berria lantzen. Enpresak jakitera eman duenez, Polo GTI berria Europara ez ezik, Japoniara, Australiara, Zeelanda Berrira eta Hego Afrikara ere esportatuko du.

Polo GTI autoaren belaunaldi berria autoaren 30 urteko historian urrats berria da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X