Txema Gisasolaren ordezkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mondragonek gaur iragarriko du bere presidente berriaren izena

Ezusterik ezean, Txema Gisasolak urtarrilean dimisioa eman ondoren, Mondragon gidatzeko izena talde kooperatibotik aterako da.
Javier Sotil, Mondragon Taldea

Mondragon Korporazioak gaur emango du jakitera presidente berriaren izena, Noticias taldeak argitaratutakoaren arabera. MCC-k 15:00etan jakinaraziko du presidente berriaren izena, prentsa-ohar baten bitartez.

Ezusterik ezean, Txema Gisasolak urtarrilean dimisioa eman ondoren, Mondragon gidatzeko izena talde kooperatibotik aterako da.

Lau dira kiniela guztietan agertu diren izenak: Txomin Garcia, Laboral Kutxako presidentea, Agustin Markaide Eroskiko presidentea, Javier Mutuberria  Oronako zuzendari nagusia eta Korporazioko industrial arloko presidenteordea, Javier Sotil.

Noticias taldearen arabera, Sotil izango da azkenean Mondragon taldearen presidente berria. Hala ere, hautagaia urte hasieran egingo duten kongresuan bozkatu beharko dute.

Mondragon Korporazioko Batzorde Iraunkorrak aukeratuko du, gaur arratsaldean, presidente berriaren izena. Fagor Etxetresnaken egoerari eta taldearen antolakuntza berriari heldu beharko die arduradun berriak.

MCCk bere historiako krisirik sakonena pairatu du azken urtean, Fagorren porrotaren ondorioz. Urtarrilean, egoerak bultzatuta, Txema Gisasolak dimisioa eman zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X