2015eko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte laguntzetara 35 milioi gehiago bideratzeko eskatuko du PSEk

Gizarte politiketara, enplegua sustatzera eta ekonomia suspertzeko ekimenetara beste 35 milioi euro bideratzeko eskatuko dio PSE-EEk Urkulluren gobernuari 150 zuzenketa partzialen bitartez.
Jose Antonio Pastor PSE efe
Jose Antonio Pastor PSE efe

Sozialistek 150 zuzenketa partzial aurkeztu dizkiote Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu egitasmoari. Gizarte politiketara, enplegua sustatzera eta ekonomia suspertzeko ekimenetara beste 35 milioi euro bideratzeko eskatuko dio PSE-EEk Urkulluren gobernuari zuzenketa horien guztien bitartez, Jose Antonio Pastor sozialistak gaur azaldu duenez.

Jaurlaritzak sozialisten proposamenak onartzeak “erraztu” egingo du abenduaren amaieran egingo duten osoko bilkura berezian PSE-EEko kideek Aurrekontuak babestea.

Aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, EAJk akordioak itxi behar ditu nahitaez gainerako taldeekin.

Sozialistek proposatutako zuzenketek 35 milioi euroko kostua izango lukete. Azken asteotan, negoziazioen bitartez, PSE-EEk beste 150 miloi euroko partidak sartu ditu hurrengo urteko Aurrekontuen egitasmoan.

Hortaz, Jaurlaritzak azken proposamenak onartzekotan, 185 milioi euroko balioa izango lukete sozialisten ekarpenak.

Zuzenketa horien helburuak enplegua eta berrikuntza bultzatzea eta gizartea babesteko zerbitzu publiko hobeak eskaintzea dira. “Aurrekontua herritarrentzako erabilgarriagoa izatea nahi dugu”, adierazi du Pastorrek Legebiltzarrean egindako agerraldian.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X