Osakidetzaren aurrekontuak % 2 egingo du gora 2015ean
Osakidetzara bideratuko duen diru-saila % 1,95 gehitu du Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuetan. Horrela, Osakidetzak 2.557,8 milioi euro izango ditu gastuetarako, iaz baino 50,3 milioi gehiago.
Osasun Sailaren aurrekontuko ildo nagusiak azaldu ditu Jon Darpon sailburuak Eusko Legebiltzarrean, arratsaldean. 3.390,5 milioiko aurrekontua izango du Sailak, 2014an baino % 1,1 gehiago. Iñigo Urkulluren gobernuko kontuetan partidarik handiena dela azpimarratu du sailburuak.
Kontuek EAEko osasun sistema “babesten” dutela ziurtatu du sailburuak. Zentzu horretan, Osakidetzak Saileko aurrekontuaren % 74 izango duela nabarmendu du Darponek.
Sailburuak azaldu duenez, Osakidetzara bideratutako dirua % 1,9 gehitu da, guztira, 2.557,8 milioi euro. 2.511 milioi euro programa-kontratura bideratuko dituzte, 2014an baino % 1,9 gehiago, eta 46,8 milioi inbertsioetara (+ % 5,2).
Inbertsioak
Inbertsioen arloan, Bizkaiak eramango du zatirik handiena, % 42,3 (Basurtu, Gurutzeta eta Urdulizeko ospitaletan, eta Zornotza, Miribilla, Karmelo, Retuerto eta Alonsotegiko osasun zentroetan lanak egingo dituzte).
Gipuzkoak inbertsioen % 20,5 eramango ditu, Eibar, Donostia eta Bidasoaldeko ospitaletan, eta Donostiako eta Zestoako osasun zentroetan. Azkenik, inbertsioen % 13,9 Araban egingo ditu Jaurlaritzak; Arabako ospitalean eta Amurrioko eta Kanpezuko osasun zentroetan.
Osasun sistemako “aktibo nagusia” profesionalak direla ziurtatu du Darponek. Zentzu horretan, negoziazio kolektiboaren eta lanpostuak bermatzearen aldeko apustua egin du sailburuak. 2014rako eta 2015erako aurkeztutako lan-eskaintza publikoak gogorarazi ditu Darponek.
Hezkuntza: 80 milioi beketarako
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 54 milioi euro bideratuko ditu unibertsitatez besteko beketarako, eta 26 milioi eurokoak unibertsitate arloko beketarako. Gainera, 254,6 milioi euroko gastuak egingo ditu hezkuntza zentroetan obrak egiteko.
Cristina Uriarte sailburuak azaldu duenez, Sailak 2.791,6 milioi euroko Aurrekontuak izango ditu 2015. urtean, aurten baino % 1 gehiago.
Hizkuntza Politikaren alorrean, Euskararen Normalizazio Planera, Euskalterm berritzeko lanetara, euskararen aldeko sentsibilizazio kanpainera eta Elebide helduak euskalduntzeko planera bideratuko dituzte funtsak.
Kulturan, aldiz, Artxibo Historikoak mantentzea eta Kulturklik webgunea berritzea izango dute helburu, besteak beste.
Lehendakaritza
Bestalde, Garapen Lankidetzarako Agentziak iaz baino 4,5 milioi euro gehiago jasoko ditu, 40 milioi guztira; eta Emakundek 600.000 euro gehiago izango ditu, 5 milioi orotara, dena Lehendakaritzaren Aurrekontuan jasota.
Lehendakaritzaren Aurrekontua 106,4 milioi eurokoa izango da, aurten baino 5,1 milioi gehiago. Honela banatuta egongo da: Garapen Lankidetzarako Agentziak 4 milioi jasoko ditu, Emakundek 5 eta Berrikuntza Funtsak 37, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.