Abenduaren 23an izango da aurrekontuen bozketa, Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23an onartuko du EAErako 2015eko aurrekontu proiektua, bihar hasiko den prozesuaren ostean EAJk alderdiren batekin akordioa lotzen badu.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak bihar emango dio Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteari Jaurlaritzak atzo onartutako aurrekontu proiektua, 10.639 milioi euroko baliabideak aurreikusten dituena.
Legebiltzarreko Mahaiak taldeei helaraziko die proiektua, aztertzen has daitezen, zuzenketak aurkeztu ala ez erabakitze aldera.
Azaroaren 10ean eta 11n, Jaurlaritzako sailburuek batzordean egingo dute agerraldia Sail bakoitzari dagokion aurrekontua azaltzeko, eta azken egun horretan bertan argitaratuko da proiektua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.
Abenduaren 2an edo 3an zuzenketak aurkezteko epea amaituko da, eta 5ean onartuko ditu Mahaiak.
Hori horrela, abenduaren 11n, osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte, eta orduan jakingo da aurrekontu proiektuak aurrera egingo duen ala Jaurlaritzak berria egin beharko duen.
Proiektuak aurrera eginez gero, abenduaren 15ean eta 16an zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte batzordeetan, eta 23an jaso dezake aurrekontu proiektuak behin betiko onarpena.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Pradales atxilotutako gazteei buruz: "Nire alaba balitz, erantzukizunen bat hartuko nuke"
EHKSk Bilboko istiluetan parte hartu ez zuela dio: "Quiles ez etortzea lortu zenean, helburuak beteta zeuden"
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"