Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Mobilizazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balantze kontrajarriak Osakidetzako grebaren jarraipenaren inguruan

Sindikatuen arabera, aurreko lanuzteek izan dutena baino jarraipen zabalagoa izan du gaurkoak eta manifestazioak jendetsuak izan dira. Osakidetzak esan du langileen % 10,9k egin duela bat grebarekin.
18:00 - 20:00
Gaurko Osakidetzako grebak lanuzteek baino jarraipen zabalagoa

Osakidetzan atzo gauetik 24 orduko lanuztea deitu duten SATSE, ELA, LAB, SME, FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen arabera, greba orokorraren jarraipena aurreko lanuzteena baino "zabalagoa" ari da izaten. Salatu dutenez, gainera, ezarritako gutxieneko zerbitzuak aurrekoetan baino "zorrotzagoak" izan dira oraingo honetan.

ELA sindikatuko iturriek azaldu dutenez, Lehen Mailako Arretan izan du grebak eragin gehien. "Horrek poztu egiten gaitu eta mobilizazioei eusteko indarra ematen digu", agertu dute.

Gaurkoarekin, ekainean hasitako mobilizazioei amaiera emango diete langileek. Azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an egin zituzten lanuzteak Osakidetzako zentroetan.

Sindikatuen arabera, galdutako enplegua berreskuratzea eta lan-karga jaistea dira protesta horien helburuak, eta negoziatzeko borondatea agertu dute.

Jon Darpon Osasun sailburuak esan du greba orokor hau ez dagoela justifikatuta, eta krisi garaiotan "ahalegina" eskatu die sindikatuei. Horrez gain, akordiorako borondaterik ez izatea egotzi die Darponek sindikatuei. Osakidetzako Zuzendaritzak eguerdian egin du jarraipenaren lehen balorazioa.

Langileen % 10,9k egin du bat grebarekin

Osakidetzaren arabera, osasun zentro publikoetako langileen % 10,9k egin du bat sindikatuek deitutako lanuztearekin eta langileen erantzuna "ahula eta eskasa" izan da.

Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia eta Jose Maria Armentia Giza Baliabidetako zuzendaria eguerdian agertu dira komunikabideen aurrean, Gasteizen, grebaren jarraipenari buruz hitz egiteko: Bizkaian grebak % 12,5eko jarraipena izan duela esan dute, Araban % 7,8koa eta Gipuzkoan % 9,9koa.

Etxeberriaren iritzian, "ahula eta eskasa" izan da langileek gaurko grebari eta azaroan lurraldeka antolatu ziren lanuzteei emandako erantzuna. "Sindikatuek egoera honen aurrean gogoeta egin eta akordio baten alde negoziatu beharko lukete", esan du.

Armentiak azpimarratu du Osakidetzak elkarrizketarako borondatea duela eta hainbat gai negoziatzeko prest dagoela, tartean, 2016ko Lan Eskaintza Publikoa. Dena dela, ohartarazi du "mugak" daudela eta une honetan Osakidetzan duten lan-gatazka ez dagoela justifikatuta. Sindikatuekin bilerak egiten ari direla gaineratu du Armentiak

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X