Kutxak eta banku fundazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Kutxen Legeari alegazioak jartzeko epea ireki du

Aurreproiektuak EAEra egokitu du Estatuko araudia, eta fundazioen Gizarte Ekintzarako betebeharrak zehazten ditu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak kutxen gaineko legegaia onartu du

Eusko Jaurlaritzak Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioen Lege Aurreproiektuaren kontsulta publikorako eta alegazioak aurkezteko epea ireki du, Estatuko araudia EAEra egokitzeko, eta fundazioen izaera juridikoa arautzeko.

Azken batean, Ricardo Gatzagaetxebarriak Jaurlaritzaren gobernu-bileraren ostean azaldu duenez, Estatuan indarrean dagoen araudia EAEra ekartzeko prozedura abiatu dute.

Dokumentuak, hala ere, Espainiako Estatuan arautu gabe dauden ezaugarri batzuk zehazten ditu, Gizarte Ekintzaren alorrean bereziki.

Besteak beste, fundazioen dibidenduen % 90 Gizarte Ekintzara bideratu beharra dagoela zehazten du. Hala eta guztiz ere, lehenago aurrezki kutxei eragiten zien araudiaren zati bat da hori, hemendik aurrera banku fundazioei ezarriko zaiena.

Aurrezki kutxak egon daitezke

Gatzagaetxebarriak azaldu duenez, orain ez dago aurrezki kutxarik, baino etorkizunean egon daitezke, araudiak ahalbidetzen duelako.

Hala ere, etorkizuneko aurrezki kutxak desberdinak izango direla eta aurreproiektuan horien ezaugarriak arautzen direla jakinarazi du. Izan ere, kutxek ezingo dituzte 10.000 milioi eurotik gorako aktiboak izan, eta erkidego barruan edo ondokoetan soilik lan egin hala izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X