Pribatizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aenaren %28 burtsaratuko du Espainiako Gobernuak

Aenaren kapitalaren %49 pribatizatu behar du Gobernuak. %28 akzioak burtsara ateraz pribatizatuko dute eta %21 jada aukeratuak izan diren hiru bazkideri sarrera emanaz
Ana Pastor EFE
Ana Pastor Minisroen Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Argazka: EFE

Ministroen Kontseiluak Aenaren %28 burtsara ateratzeko erabakia hartu du, saltzeko eskaintza publikoaren bidez. Horrela iragarri du Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidente ordeak.

Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Ana Pastor Sustapen ministroak eta Saenz de Santamariak prozesuaren nondik norakoak azaldu dituzte. Ana Pastorrek defendatu duenez, “pribatizazio prozesua PPk azken urteetan egin duen kudeaketa aldaketaren ondorio da”. Aenak konpainia publikoa izaten jarraituko duela azpimarratu du ministroak.

“Azken hiru urteetan zenbaki gorriak izatetik saldo positiboa izatera igaro da konpainia. Langileei soldatak ezin ordaindu izatearen egoera gainditu du”, adierazi du.

Konpainiaren esplotazioaren etekin gordina bikoiztu egin dela esan du, “800 milioitik 1.600 milioira”. “Iazko urtean, Aenaren aireportuetako trafikoak 195 milioi bidaiari gainditu zuen”, nabarmendu du.

Kapital pribatuaren sarrerak enpresaren “kudeaketa indartuko” duela esan du, baita aireportuak kudeatzeko ereduaren jasangarritasuna ere.

Aenaren kapitalaren %49 pribatizatu behar du Gobernuak. %28 akzioak burtsara ateraz pribatizatuko dute eta %21 jada aukeratuak izan diren hiru bazkideri sarrera emanaz. Ondorengoak dira horiek: Ferrovial, Corporacion Financiera Alba eta The Children's Investment Fund funts britainiarra.

Ministroen Kontseiluaren oniritziaren ondoren, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur arratsaldean aztertu behar du operazioaren dokumentua. Horretan zehaztuko da, besteak beste, akzioen prezioa.

Datozen asteetan Europako eta AEBko finantza gune nagusietan ibiliko da Aena eta bere eskaintza emango du ezagutzera. Otsailaren 11n aterako dira burtsara akzioak.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X