Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko BPGa % 1,1 hazi da 2014an, eta enpleguak ere gora egin du

Enpleguari dagokionez, gora egin du, % 0,3, 2008tik aurreneko aldiz, bost urtez tasa negatiboak izan ondoren.
Langabezia
Langabezia

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 1,1 hazi da 2014. urtean, bi urtez atzera joan ondoren, Eustatek gaur jakitera eman duenez.

Enpleguari dagokionez, gora egin du, % 0,3, 2008tik aurreneko aldiz, bost urtez tasa negatiboak izan ondoren.

Urteko laugarren hiruhilekoan % 0,6ko hazkundea izan du EAEko BPGak, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2014ko laugarren hiruhilekoan aurreko hileko datuekin alderatuta izandako hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako izan da.

Aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, enplegua % 0,5 handitu da, hirugarren hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago, eta hazkundea % 1ekoa izan da, aurreko urteko hiruhileko beraren datuekin aldatuta. Beraz, urte arteko tasa positiboa izan da hirugarren urtez jarraian.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X