Tax lease
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ontziolek datozen bi urteetarako lana dute

Hala ere, petrolioaren prezioak behera egin du eta horrek ontziak eraikitzeko kontratu berrietan atzerapenak eragin ditu.
18:00 - 20:00
Euskal ontziolek tax lease-n arazoa gainditu dute

EAEko ontziolek une goxoa bizi dute; izan ere, datozen bi urteetarako lana bermaturik dute. Hala ere, petrolioaren prezioak behera egin du eta horrek ontziak eraikitzeko kontratu berrietan zenbait atzerapen eragin ditu.

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak eta Javier Lopez de Lacalle EAEko Itsas Foroaren presidenteak azalpenak eman dituzte gaur.

Sailburua EAEko ontziolen arduradunekin bildu da gaur, Bilbon. Europar Batasunak ‘tax lease’ berria onartu eta gero, sektorearen egoera aztertu dute. ‘Tax lease’ ontziak eraikitzeko finantziazio sistema da. Sistema Espainian ezarri dute, aurrekoa baliogabe utzi eta gero.

Naval

‘Tax lease’ indarrean jarri zenetik, Espainiako ontziolek 13 ontzi egiteko kontratuak lortu dituzte, horietatik 11 EAEko ontziolek eraikiko dituzte. Sestaoko Navalek, ostera, ez du finantziazio mekanismo hori erabiliko bere kontratu berrietan.

Horregatik, geldialdi baten ostean EAEko ontziolek egoera ona bizi dute berriro. “Laino beltz guztiak ez dira desagertu, egoera ekonomiko konplexua delako, baina sektoreak lehiakorra dela demostratu du, ‘tax lease’arekin edo gabe”, adierazi du sailburuak.

Hala ere, merkatuan zailtasun ugari daude, Lopez de Lacallek azaldu duenez. Petrolioaren merkatzeak “oil and gas” ontzien (gas naturala eta petrolioa garraiatzen duten ontziak) eraikuntzari eragiten die, hau da, EAEko ontziolen produktu nagusiari.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X