HIDROKARBUROEN LEGEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy: 'Gas merkatua erreformatzeko proposamenak entzuteko prest nago'

Aitor Esteban jeltzaleak Kongresuan egindako galderari erantzunez, Espainiako presidenteak esan du Hidrokarburoen Legearen erreformak ez duela eragotziko Bilbokoa bezalako gas hub-en funtzionamendua.
18:00 - 20:00
Bilbo ez da izango gas merkatuaren egoitza nagusia

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Hidrokarburoen Legearen erreformaren inguruko azalpenak eman ditu gaur Kongresuan, Aitor Esteban EAJko diputatuak egindako galderari erantzunez. Lege horretan aurreikusita dagoen handizkako gas merkatuaren sorrerarekin lotutako "proposamen zentzuzkoak" entzuteko prest dago Espainiako Gobernua, Rajoyren arabera.

Gas hub berriaz (erlazionatutako zerbitzuen bidez gasaren elkartrukeak egitea ahalbidetzen duen enpresa bat da) eta alor horretan akordioak egiteko prest dagoen galdetzeaz gain, EAEn gasaren inguruan dagoen "tradizioa" azpimarratu du Estebanek, eta legea erreformatzerakoan "Euskadiko gas merkatua" aintzat hartu ez izana egotzi dio Espainiako Gobernuari.

Gobernuaren helburua "ekonomia lehiakortasuna berreskuratzea" dela eta lehiakortasuna lortzeko bidean "energia oinarrizkoa" dela erantzun dio Rajoyk, eta Hidrokarburoen Legearen erreformak Bilbokoa bezalako gas huben funtzionamendua ez duela eragotziko gaineratu du.

"Zentzuzko kostu energetikoak izateko eta sistemaren egonkortasuna bermatzeko onartu dugu sektore elektrikoaren erreforma. Horregatik dago orain Gorteetan Hidrokarburoen Legearen proiektua, helburu berberak dituelako", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X