Kutxanbanki erositako enpresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neinor berriak 1.000 milioi euro inbertituko ditu lurzorua erosteko

Lone Star multinazionalak Kutxabanki erositako higiezinen enpresak 3.000 etxebizitza eraiki nahi ditu urtean, besteak beste, EAEn.
Etxebizitzak-Viviendas-pisos-EITB
Urtean 3.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Neinorrek. Argazkia: EiTB

Lone Star inbertsio funtsak Kutxabanki erositako Neinor higiezinen enpresak 1.000 milioi euro inbertituko ditu 2015ean Espainiako Estatuan lurzorua erosteko eta etxebizitzen 10 promozio martxan jartzeko, Neinor Homes konpainia berriak ohar batean jakinarazi duenez.

Kutxabankek abenduan iragarri zuen salmenta, baina ostegun honetan gauzatu da, operazioak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren eta Ekonomia Ministerioaren baimenak jasota.

Konpainiak iragarri duenez, urtean 3.000 etxebizitza eraiki nahi ditu, lanpostu zuzenak eta zeharkakoak sortuz, eta higiezinen sektorean "erreferentziazko" enpresa bihurtu nahi du.

1.000 milioi euroko aktiboak eta 5.000 etxebizitza egiteko lurzorua erosita du konpainiak. Aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Madrilen, Katalunian, Andaluzian eta Balear Uharteetan eraikiko ditu etxeak, hau da, eskari handiena baina stock txikiena duten erkidegoetan.

Horrez gain, beste 1.000 milioi euro bideratuko ditu aurten lurzoru gehiago erosteko eta promozio gehiago egiteko.

Madrilen eta Bartzelonan egingo dituen bi promozioetarako finantzazioa Kutxabankek eta Santander Bankuak eman diote. Neinorren aburuz, "horrek agerian utzi du Espainiako higiezinen sektorea biziberritzen ari dela eta finantza erakundeak proiektu berri honetan konfiantza dutela".

Konpainia berriak bere egin ditu euskal taldearen langileak, guztira 127 profesional dira, Neinor, Inverlur, CajaSur Inmobiliaria eta Valle Romano sozietateetakoak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X