Hitzarmen kolektiboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA: 'Negoziazio Kolektiborako akordioak desmobilizazioa du helburu'

UGT eta CCOO sindikatuekin akordioa lortuta, Espainiako patronalak nahi zuena lortu duela adierazi du ELAko idazkari nagusiak.
18:00 - 20:00
ELAko idazkari nagusiak gizarte eredu oso bat ikusten du kolokan

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak ohartarazi du Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako Akordioak desmobilizazioa duela helburu. ELAko Industriako eta Eraikuntzako delegatuek asanblada egin dute gaur Eibarren eta bertan konpromisoa eskatu die Muñozek militanteei.

Muñozen esanetan, ELAk ez ditu nahi lanaldi amaigabeen truke 700 euroko soldatak eskaintzen dituzten lanpostuak. "Hori da atzeralditik ateratzeko diseinatu dutena: enplegu kaskarra eta langile txiroak". Horren aurrean, konpromisoa eskatu die militanteei arazo horri eta eta lan munduak dituen erronkei aurre egiteko.

Bestalde, Espainiako patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek berriki sinatu dute Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako Akordioa hizpide izan du eta azpimarratu du patronalak nahi zuena lortu duela.

"Patronalak soldata igoerari muga jarri dio: minus infinitutik % 1era. Bien bitartean, IBEX-35ean kotizatzen duten enpresetako zuzendariek beren soldatak % 24 igo zituzten 2014an eta enpresek beren irabaziak nabarmen igo zituzten", gaineratu du.

ELAko buruzagiaren esanetan, "harrigarria" da patronala beste lan erreforma bat eskatzen ari den bitartean CCOOk eta UGTk "gisa horretako akordio bat lortzea".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X