Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tapia, Euskalteleko pizgarriei buruz: 'Ez da Euskadiren eredua'

Burtsan kotizatzen hasten denean jasoko dituzten pizgarriak enpresan uztea eskatu die Euskalteleko zuzendariei.
18:00 - 20:00
Tapia Euskalteleko bonuez: 'Hori ez da gure eredua'

Burtsan kotizatzen hasten denean Euskalteleko zuzendariek jasoko dituzten pizgarriak enpresan bertan utzi beharko lituzketela adierazi du Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, konpainia "herrialdean ainguratuta gera dadin".

"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketan, tankera horretako pizgarriak jasotzea inbertsio funtsak dauden enpresetan "ohikoa" dela aitortu du Tapiak, baina, horren esanetan,"hori ez da Euskadiren eredua".

"Hori ez da herrialde honetan landu behar dugun eredua, ez da une honetan gure apustua den enpresa eredua, luzez arrakastatsua izan dena", gaineratu du. Horren ildotik, "esfortzua eta gardentasuna oinarri dituen enpresa eredu baten" alde egin du sailburuak.

Tapiak onartu du pizgarri plana "zilegia eta legezkoa" dela, baina Euskaltel "herrialde-proiektua" izan dela eta, egun pribatua bada ere, "ekimen publikotik" jaio zela gogorarazi du. Horregatik, Burtsan kotizatzen hasten denean sortzen diren mozkinak enpresan bertan uztea eskatu du.

Sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritzak dagoeneko hitz egin du Euskalteleko zuzendariekin gai horren inguruan.

Atzo, zuzendariek iragarri zuten pizgarrien erdiak enpresan utziko dituztela, baina Jaurlaritzak "% 100a" eskatu die.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X