Europako Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTak eta Bilboko portuak EBren diru-laguntza gehiago jasoko dituzte

EAEn laguntzak jasoko dituzten tren azpiegituren kasuan, lanak amaitzeko beharrezko finantziazioaren % 20tik % 40ra eskuratuko dute.
Langileak AHT
Langileak AHT

Europako Batzordeak 13.100 milioi euro gehiago emango ditu 'Europa Konektatu' egitasmoaren baitan aurkeztutako proposamenen lehenengo deialdian aukeratutako garraio proiektuetarako, tartean AHTrako eta Bilboko porturako.

"Berri ona da, finantzaketa horren bitartez Europak babes irmoa ematen baitie garraio jasangarri eta multimodaleko gure azpiegiturei, zeinak onuragarriak izango baitira, guretzat zein gure ingurune eta Atlantikoko korridore osoarentzat", adierazi du Ana Oregi Ingurumen sailburuak. "Europa modernoa, ongizatearen aldekoa eta solidarioa eraikitzea da hori, eta gure gizartea kohesionatzea ere bada", gaineratu du.

EAEn laguntzak jasoko dituzten tren azpiegituren kasuan, lanak amaitzeko beharrezko finantziazioaren % 20tik % 40ra jasoko dute.

Hala, diru-laguntzaren % 64a abiadura handiko trenera bideratuko da. Bergarako korapiloak 459 milioi euro jasoko ditu, behar dituen 1.147 milioi euroen % 40a. Gasteiz eta Bilbo arteko zati batzuek 39,1 milioi euro jasoko dituzte, aurreikusitako inbertsioaren % 20a.

Bilboko portua ardatz atlantikorako Kantaurialdeko instalazio nagusi bihurtzeko proiektu batzuek, halaber, 25,1 milioi euro eskuratuko dituzte; eta 126 milioi euro inbertituko dira guztira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X