Gas kutsatzaileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dimisioa eman du Volkswagenen presidenteak, eskandaluagatik

Datu faltsuak zabaldu dituztela ezagutu eta galera handiak izan eta gero, Alemaniako multinazionalaren buruak dimititu egin du.
Porscheren (ezk) eta Volkswagenen (esk) presidenteak. Artxiboko irudia: EFE
Porscheren (ezk) eta Volkswagenen (esk) presidenteak. Artxiboko irudia: EFE

Martin Winterkorn Volkswagenen presidenteak dimititu egin du diesel ibilgailuek isuritako gas kutsatzaileen inguruan datu faltsuak eman zutela jakin eta gero AEBn zabaldutako eskandaluagatik, Alemaniako multinazionalak jakinarazi duenez.

Ikuskaritza batzordeak bilera izan eta gero jakinarazi du dimisioa Winterkornek. Bileran 11 milioi ibilgailuetan eragin duen krisia izan dute aztergai.

"Volkswagenek hasiera berria behar du, baita pertsonei dagokienez ere. Dimisioa emanda, bidea zabaldik dago", esan du Winterkornek.

"Harritutako nago azken egunotako gertaerengatik, bereziki, halako portaerak Volkswaganen izan direlako", Winterkornen esanetan.

"Onartu egiten dut presidente naizen heinean erantzukizuna dudala gertatutakoarekin eta, hori dela eta, presidente karguari uko egiteko akordioa eskatu diot ikuskaritza batzordeari", gaineratu du.

"Enpresaren interesen alde egiten dut, jakitun banaiz ere ez nuela okerrik egin", adierazi du Winterkornek dimisioan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X