Iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.320 ibilgailuren salmenta geldiarazi du VW taldeak Espainian

Taldeko bozeramaileak jakitera eman duenez, behin-behinean eten dute ibilgailuon salmenta, harik eta zuzendaritzak arazoari irtenbide teknikoa eman arte.
Volkswagen EITB
Volkswagen EITB

Volkswagen taldeko bost markek (Audi, Seat, Skoda, Volkswagen eta Volkswagen Ibilgailu Komertzialak) 3.320 ibilgailuren merkaturatzea geldiarazi dute; emisio kutsagarrien neurgailua manipulatuta izan dezaketen ibilgailuak dira guztiak. Badaezpadako neurri bezala hartu dute horien salmenta bertan behera uztea.

Taldeko bozeramaileak jakitera eman duenez, behin-behinean eten dute ibilgailuon salmenta, harik eta zuzendaritzak arazoari irtenbide teknikoa eman arte.

Maiatza bukaerara arte fabrikatutako autoak dira, salmenta-guneetara eramateko prest zeudenak. Bozeramaileak argitu duenez, ibilgailu horiek guztiek EA189 motako diesel motorra dute, eta Euro 5 araudiaren arabera ekoitzita daude. Oraingoz, ez dakite kutsadura kontrolatzeko softwarea manipulatuta duten edo ez.

Bezero berrien artean mesfidantzak ekiditeko hartu dute neurria, taldeko eledunaren arabera. Urriaren hasieran emango du Volkswageneko zuzendaritzak manipulatutako ibilgailuen arazoa konpontzeko irtenbide teknikoa.

Bestalde, manipulatuta egon arren, ibilgailuak gidatzeko seguruak direla nabarmendu du VW taldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X