Isurien eskandalua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagenek 8,5 milioi auto ikuskatuko ditu Europan

Konpainia bera jarriko da harremanetan erabiltzaileekin. Konponketak urtarrilean hasiko dituzte.
18:00 - 20:00
Volkswagenek 8,5 milioi auto ikuskatuko ditu Europan

Volkswagenek 8,5 milioi euro ikuskatu beharko ditu Europan, gas isurien datuak faltsutzeko softwarearen auzi polemikoaren ondorioz, konpainiak berak jakinarazi duenez. Alemaniak ikuskapen kanpaina bat abiatzea eskatu eta gero hartu du erabakia enpresak.

Multinazionalaren arabera, Alemanian 2,4 milioi auto ikuskatu beharko ditu. Gainerakoak beste 27 estatu kideetan daude. Dena dela, herrialdeek eurek zehaztu beharko dute zer isuri mota ikuskatu beharko dituen.

Konpainia bera jarriko da harremanetan kontsumitzaileekin, baina euren webgunean ere informazioa dutela gogorarazi du.

Volkswagenen esanetan, “oso bizkor” ari da lanean egoera konpontzeko, eta konponketak urtarrilean hasiko dituzte.

Hain zuzen ere, konponketak softwarean zein hardwarean egin beharko dituztela azaldu dute, auto modeloaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X