Albiste da
Sanferminak: seigarren entzierroa |
Eskandaluaren ondorioz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagenek 1.673 milioi euro galdu ditu hirugarren hiruhilekoan

Emaitza negatiboak diesel motorren gas kutsatzaileen inguruko eskandalua kateratu ondoren heldu dira; izan ere, irailaren bukaeran eman zuten auziaren berri.
Volkswagen Tiguan GTE Concept autoaren aurkezpena Tokion (Japonia). Argazkia: EFE
Volkswagen Tiguan GTE Concept autoaren aurkezpena Tokion (Japonia). Argazkia: EFE

Volkswagen Europako automobil-ekoizle nagusiak 1.673 milioi euro galdu ditu 2015. urteko hirugarren hiruhilekoan. 2014an, epe berean, 2.971 milioi euro irabazi zituen.

Emaitza txarrak diesel motorren gas kutsatzaileen inguruko eskandalua kaleratu ondoren heldu dira; izan ere, irailaren bukaeran eman zuten horren berri.

Volkswagen taldearen arabera, mozkin garbiek % 54,1 (3.990 milioi euro) egin dute behera urtarriletik irailera bitartean, aurreko ekitaldiko epe bereko datuekin alderatuta.

Multinazionalak jakitera eman duenez, diesel motorren inguruko auziak 6.700 milioi euroko kaltea egin die orain arte. “Galdutako konfiantza berreskuratzeko ahal dugun guztia egingo dugu”, adierazi du Matthias Muller zuzendaritza batzordeko presidenteak.

Salmentek % 2,7 egin dute behera 2015eko lehen bederatzi hilabeteetan mundu osoan, Errusian, Brasilen eta Txinan izandako zailtasunengatik bereziki; 7,440 milioi ibilgailu saldu ditu guztira.

Albiste gehiago ekonomia

Ramiro Gonzalez diputado general Alava
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Talgoren operazioa "datozen egunetan, uztailean, gauzatzea" espero du Ramiro Gonzalezek

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) Talgo erosteko negoziazioei ekin diete berriro azken egunetan, eta "bide onetik doaz". Ildo horretan, operazioa datorren astean edo uztailean gauzatzea espero duela esan du. 

Jose Antonio Jainaga Joxe Mari korta saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du

Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.

Gehiago kargatu