Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Administrazio Orokorreko lehen enplegu plana onartu du Jaurlaritzak

Egitasmoaren helburua langileen zahartzearekin, desberdintasunekin eta bitartekotasunarekin amaitzea da. Gainera, lekualdatze lehiaketa bat eta enplegu deialdi publikoa ere iragarri ditu Gobernuak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Herritar guztiek zerbitzu sozial berdinak jaso ahal izango dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lehen Enplegu Plana onartu du gaur, langileria gaztetzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko eta bitartekotasunarekin amaitzeko.

Aipaturiko planak lehentasunezko hiru helburu finkatu ditu epe motz edo ertainera: langileria gaztetzea eta bitarteko langile funtzionarioen lanpostuak finkatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea eta lanpostuak herri-administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ondorioz sortutako premietara moldatzea.

Langileria gaztetzeko eta finkatzeko helburuz, Eusko Jaurlaritzak lekualdatze-lehiaketa bat egitea, Administrazio Orokorrean urteak daramatzaten bitarteko langileentzat enplegua finkatzeko prozesu bereziak martxan jartzea eta lan eskaintza publiko bat egitea proposatu du.

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, gaur egun Euskadiko Administrazio Orokorrean lanean ari diren gehienak emakumeak dira, baina horietako gehienek bere prestakuntza-mailaren azpitik dauden lanpostuak betetzen dituzte eta, gainera, emakume gehiago daude bitarteko postuetan. Aipaturiko desberdinkeriak saihesteko, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Administrazio Publikoaren Berdintasun Plana eguneratuko du.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du gobernuaren egitura teknologia berrien eta herri-administrazio elektronikoaren ondorioz sortutako premien arabera eguneratzea eta berrantolatzea. Horretarako, egitura osatzen duten lanpostuen zerrenda eguneratzea proposatzen du.

Gaur egungo langileen erradiografia

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Administrazio Publikoan lanean diharduten funtzionario eta bitarteko funtzionarioen 5.564 lanpostuen gainean egindako azterketaren ondorio da gaur onartutako lehen Enplegu Plana.

Langileen batez besteko adina 50,84 urtekoa da, eta gaur egun Administrazio Orokorrean lan egiten duten pertsonen % 68,51 2015 eta 2031 bitartean erretiratuko da. Aintzat hartzen baditugu epe horretan buruzagitza postuetarako zenbatetsi diren erretiroak, % 78,09raino igotzen da ehuneko hori. Bestalde, bitartekotasun-tasa % 35,48 inguruan kokatzen da, eta gehiago eragiten die emakumeei. Buruzagi eta teknikari lanpostuei erreparatzen badiegu, % 43,12raino goratzen da bitartekotasun-tasa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X