ACB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Neurririk hartu ezean' lantegia ixteko arriskua dago, dio Arcelorrek

Gainera, nabarmendu du Sestaoko lantegia ez dela bideragarria eta Europan "berehalako neurriak" hartzea eskatu du. Hala, esan duenez, ez dakite "burdinola berriz zabalduko duten"
18:00 - 20:00
335 langile geratuko dira lanik gabe Sestaoko Arcelor Mittalen

Arcelor Mittalek esan duenez, merkatuko egungo baldintzak mantenduz gero, Sestaoko ACB (Aceria Compacta de Bizkaia) lantegia "ez da bideragarria ekonomikoki" eta, Europan "berehalako neurriak" hartzen ez badira, Txinako lehiakortasunari aurre egiteko, baliteke plantak "behin betiko itxi behar izatea". Hori dela eta, ziurtatu duenez, ez dakite burdinola bizkaitarra berriz zabalduko ote duten, baina, merkatua aldatu ezean, "ez dago aurrera egiterik", enpresak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Arcelor Mittalen bozeramale baten hitzak dira, ostegunean Sestaoko ACB lantegiak behin behinean eta mugagabean itxiko duela iragarri ostean.

Enpresak jakinarazi duenez, gaur egun, harreman egonkortu eta ohikoak dituzte Sestaoko Udalarekin, Bizkaiko Diputazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.

Gainera, lantegiko bozeramalearen arabera, behin behineko geldialdi mugagabea egitea erabaki dute "merkatuko baldintzek" ez dutelako erakusten "noiz" zabaldu ahal izango duten, ezta egingo duten ere.

Neurriak Europan

Enpresak esandakoaren arabera, altzairuaren kostua "askoz ere handiagoa" da Espainian, Europako beste herrialdeetan baino, esaterako, Alemanian % 38ko ezberdintasuna dago salneurrian, datorren urteari begira, eta horrek "oso zail" egiten du beste herrialde europarrekin lehiatzea, "bereziki Txinatik etorritako altzairua, % 30 merkeagoa, edonon topatzen denean".

Arcelor Mittalen arabera, “Europak ez ditu neurri azkarrik hartu eta Txinaren lehiakortasunari erantzuteko berehalako neurriak hartzea ezinbestekoa da; horrela egin ezean, Sestaoko lantegia behin betiko ixteko aukera dago”.

“Une honetan geldialdia mugagabea da; lantegia berriro martxan jartzeko merkatuaren baldintzak aldatu egin beharko lirateke, Txinak saldutako altzairuaren prezioa, hemen ekoitzitakoa baino %25-30 merkeago saltzen baitu”, erantsi du.

“Ekonomikoki ez da bideragarria”

Konpainiak dio egun ezinezkoa dutela egoera aldatuko den edo ez aurreikustea, “eta egoera horretan lantegiak ezin du martxan egon, dirutza galtzen duelako”.

Gauzak horrela, Arcelor Mittalek esan du Sestaoko fabrika ekonomikoki ez dela bideragarria, “merkatuan dauden prezio baxuen ondorioz”.

“Altzairutegi elektriko bat da Sestaokoa eta energia elektrikoaren kostea oso altua da”, erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X