Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2.421 milioi euroko irabaziak izan ditu Iberdrolak 2015ean

2016-2020 epean 24.000 milioi euroko inbertsioak egingo dituela iragarri du euskal konpainiak.
Ignacio Sanchez Galán Iberdrola reunión lehendakari. EFE
Sanchez Galan Iberdrolako presidentea Urkullurekin bildu zenekoa, otsailaren 16an. EFE

2015ean, 2.421,6 milioi euroko irabaziak izan zituen Iberdrolak, 2014an baino % 4,1 gehiago, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Taldearen ustiapeneko irabazi gordina 7.306 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 4,9 gehiago. Diru-sarrerei dagokienez, % 4,6 hazi ziren, 31.418 milioi euroraino.

Emaitzokin 2014-2016 eperako ezarritako helburuak bete dituela nabarmendu du enpresak. Aurten ere hazkundea espero du Iberdrolak, irabazi gordin zein garbietan.

Irabazi horien aurrean, akziodunen urteko ordainsaria % 4 igotzea (akzioko 0,28 euro gordin) proposatu du Ignacio Galanek zuzentzen duen konpainiak.

2020ra arteko plana

Iazko emaitzen berri emateaz gain, datozen lau urteetarako plan estrategikoa aurkeztu du Iberdrolak. Azaldu duenez, 24.000 milioi euroko inbertsioa egingo du 2020ra arte. Horrez gain, urtero % 6ko batez besteko hazkundea aurreikusi du, irabazi gordin zein garbietan.

Aurreikusteko moduko diru-sarrera egonkorrak bermatzen dituzten arloen aldeko apustua egingo du taldeak, beste behin.  Sareen negoziora inbertsioen % 46 bideratuko du, energia berriztagarrietara, % 33, eta % 3 araututako sorkuntzara. Arloek mozkin gordinen % 81 suposatuko dute.

uposatuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X