Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako bankuek 10.389 milioi irabazi zituzten 2015ean

Besteak beste, BBVA, Santander eta Sabadell banketxeek osatzen duten elkartearen arabera, hirugarren urtea da irabaziak dituztena.
Sucursal BBVA Usurbil
Espainiako Banketxeen Elkartean dago BBVA. Argazkia: EiTB

Espainiako banketxeek 10.389 milioi euroko irabaziak izan zituzten 2015ean, aurreko urtean baino % 5,6 gehiago. Dagoeneko hiru urte dira bankuek irabaziak dituztena (2012an, galerak izan zituzten). Datuok Jose Maria Roldan Espainiako Bankuen Elkarteak eman ditu gaur.

Agerraldian, 2015ean banku-negozioaren ohiko marjinei eutsi ahal izan dietela nabarmendu du Roldanek. Hala, interes-marjinek joera positiboa izan zuten iaz, eta batez besteko aktiboen % 2,2koa izan ziren, interes-tasa txikiak gorabehera.

Berankortasun-tasari dagokionez, puntu bat jaitsi zen, % 6,2ra arte. Hori horrela, hornidura eta saneamendu gutxiago behar izan zuten finantza erakundeek. Estatuko kreditu-operazioek gora egin zuten, banakakoak % 25 eta enpresa txikienak, % 15 hazita.

Espainiako Bankuen Elkarteak Estatuko zein atzerriko finantza talde garrantzitsuenak biltzen ditu, BBVA, Santander eta Sabadell, tartean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X