Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumarragako Arcelorreko langileek lekualdatzeak negoziatuko dituzte

Asanbladan hala adostuta, langile-batzordea zuzendaritzarekin bilduko da datorren ostegunean, beharginen lekualdatzeak negoziatzeko.
18:00 - 20:00
Zumarragako planta mantentzea negoziatzen jarraitu nahi dute langileek

Zumarragako Arcelor lantegiko beharginek batzarrean erabaki dute  langile-batzordea datorren osteguneko bilerara joan dadila, multinazionalak Asturiaseko lantegietara  lekualdatzeko jarri dituen baldintzak zuzendaritzarekin negoziatzeko.

Enpresak, hain zuen, 25.000 euro eskaini ditu langile bakoitzarentzat, eta Zumarragan duten soldata bera, Asturiasen gutxiago kobratzen dutelako.

Horrez gain, langileek Zumarragako lantegiaren bideragarritasunaz ere hitz egin nahi dute.

Arcelorrek, ordea, bereari eusten dio: Zumarragako lantegiaren itxiera negoziaezina  dela berretsi du eta erosleren bat egon  ezkero saltzeko ere prest daudela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X