LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2016an 1.500 enplegu sortzea aurreikusi dute EAEko kooperatibek

Krisialdiaren ostean, iaz hasi ziren enplegua berreskuratzen kooperatibak, 294 lanpostu sortuta. 2014an 954 enplegu galdu zituzten.
18:00 - 20:00
MCCk 2015eko hazkundearekin jarraitzea espero du Javier Sotilek

EAEko kooperatibek, aurten, fakturazioa % 4 handitzea eta 1.500 enplegu sortzea aurreikusi dute. Urteko lehen lau hilabeteetan, 956 sortu dituztela jakinarazi dute.

Erkide Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioak eman ditu datuok, gaur. Javier Goienetxea eta Agustin Mendiola Erkideko presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren, agertu dira hedabideen aurrean, 2015eko emaitzak eta 2016ko erronkak agertzeko.

EAEko kooperatiben % 75 batzen ditu Erkidek, tartean MCC taldea. Etxebizitzarekin, nekazaritzarekin eta garraioarekin lotutako kooperatibak daude, batez ere, elkarte horretatik kanpo.

Krisialdiaren ostean, iaz hasi ziren enplegua berreskuratzen kooperatibak, 294 lanpostu sortuta. 2014an 954 enplegu galdu zituzten. Aurten, goranzko joerari eustea espero du Erkidek.

Fakturazio-datuak ere, Goienetxeak eta Mendiolak jakitera eman dutenez, baikorrak dira; iaz, salmentak % 6,7 hazi ziren, eta, aurten, % 4 gora egingo dutela uste dute. Dena dela, Goienetxeak onartu du 2016ko aurreneko hilabeteetan salmentak ez direla espero bezain onak izan.

Erkide federaziora, aurten, beste 50 bat kooperatiba batuko direla aurreikusi dute. Egun, 979 kooperatibak osatzen dute elkartea.

Datorren asteazkenean, Arabako Miñano parkean, egingo duten batzar orokorrean aurkeztuko dizkie bazkideei datu hauek guztiak, xehatuta, Erkidek. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko du parte. Egun bat lehenago kooperatiben lege berria onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X